Argazkirik onena ateratzeko nahiarekin harturiko jarrera bitxi horiek eta selfie-makil ospetsuak iraganeko kontuak izatera pasako dira AirSelfie gailuari esker. AirSelfiea edozein zokotik selfieak atera-tzeko gai da eta, aireko argazkiak egitea ahalbidetuko du, ikuspegirik onena bermatzeko.
Dronea esku-azpi sartzen da eta zorro batean gorde daiteke, edozein telefono mugikorrak eduki dezakeenaren antzekoa. Gailua smarthphone batetik kontrola daiteke, iOSen eta Androiden eskuragarri dagoen App ba
ti esker.
AirSelfie-ren funtzionamendua oso terraza da: bakar-bakarrik zorrotxoa poltsikotik atera beharko duzu, app-a ireki eta dronea kontrolatu 20 metro baino gutxiagoko distantzia batera. Nahi den posizioa mantentzeko, egonkortzaile bat du.
Droneak hegan egiteko hiru modu ditu: Selfie moduan, argazki bat atera ahalko duzu soilik botoi bat sakatuz gero; “Selfie Motion Control” moduak joystick birtual bat gehitzen du posizioa kontrolatzeko; bestetik, smartphonea aldatzea erabakitzen baduzu eta horizontalean ipini, “Flight” mode daukazu, pantaila urrutiko aginte batean bihurtzen duena dronea kontrolatzeko.
Droneak nahi den posizioa lortzean, kontrolak sakatzeari utzi beharko diozu eta AirSelfiea geldirik mantenduko da argazkia ateratzeko. Guztira, 3 minutuko hegaldia izango duzu hartze onena aukeratzeko.
Ezaugarriak
Zeintzuk dira AirSelfie eta ohiko drone baten arteko aldeak? Bada nagusiki tamaina, izan ere AirSelfiea askoz ere txikiagoa da, baina baita ere prezioa.
Bere ezaugarrien artean, honakoak nabarmentzen dira: 52 gramoko 4 helize; 5 MPeko kamara WiFi konexioarekin; neurriak, 6,4 x 6,7 x 1; 4 GB erainoko txartel-irakurlea; mikroUSB konektorea; altitude-radarra, giroskopioa eta abiadurako sonarra. Bestalde, karkasa bateragarria da Samsung Galaxy S7 Edge, iPhone 6 eta iPhone 7rekin.
Prezioa eta erabilgarritasunari dagokienez, AirSelfie finantzaketa proiektu baten parte izan da Kickstarter-en eta eskuragarri dago egun 295 euroren truke.
Gailua smartphone ezagunenetara konekta-tzen da, alegia iPhone (6, 6s, 7, 7 Plus, 8 eta X), Huawei P9, Google Pixel eta Samsung Galaxy S7 Edge. Berak sortutako wifia du eta berak berriz kargatzen duen ekipamendu bat telefono mugikor baten karkasaren bidez.
Alde ezkorrean, aipatu bateriak 3 minutu besterik ez dituela irauten, baina denbora nahikoa da selfie on bat ateratzeko.
Kanpo-kargatzaile bat erosteko aukera ere badago. Gainera, bere dardara-indargetzaile sistemak eta bere egonkortasun mekanismoak hegaldian zehar irudi egonkor, argi eta perfektu batzuk bermatzen dute.
«Gure taldeko 60 aditu trebe eta kartsu tekonologikok gaur egungo estandar guztiak gaindi-tzen dituen kamera hegalari bat ikertu, diseinatu eta sortu dute», azaldu zuen Edoardo Stroppianak, AirSelfieko kofundatzaileak.
Erabilgarritasuna
Laburbilduz, besteak beste, xede hauetarako erabil daiteke AirSelfiea: Lehenik eta behin, taldeko selfieak eta senide-argazkiak atera 20 metrotarainoko altuera batera, pertsonak eta paisaia atera daitezkeelarik; bigarrenik, aireko argazkiak hartu, barruan eta kanpoan, beste modu batean atzemanezin izan zitezkeen per-tsona eta paisaienena, adibidez monumentuak eta estadioak kirol-gertaeretan; lehen ezinezkoak ziren perspektibetatik bideoak egin; azkenik, gailua zaintze-kamera bat bezala erabili, hegan egiten ez dagoenean eta elikadura-iturri batera konektatua dagoenean.