Programak parte hartzen duten startup-ei eskaintzen die enpresa kolaboratzaileentzako proiektuak garatzea, tutoretza zerbitzuak, tailerrak eta inbertitzaileekin eta euskal industria-ekosistemarekin konektatzea.
Programaren helburu nagusia startup-ak erreferentziazko bezero gisa puntako enpresekin konektatzea da, euskal industriaren lehiakortasuna bultzatzeko. Edizio honetako proiektuak teknologia disruptiboek bultzatuta daude prozesuak adimen artifizialaren bidez automatizatzeko, gizakiaren eta makinaren arteko elkarrekintza fabrikan errazteko edo prozesu industrialen zirkulartasuna hobetzeko irtenbide jasangarrien bidez, besteak beste.
Proiektuen soluzioetan aplikatuko diren teknologien artean, adimen artifiziala, cleanTech eta robotika nabarmentzen dira, industria-enpresen prozesuak hobetzeko eta baliabideak optimizatzeko erabiliko direnak.
Garatutako 300 proiektu baino gehiagorekin eta nazioartean ospe handiko 200 startup parte hartzen dutenez, BIND 4.0 plataforma Europa mailan enpresen eta startup-en arteko lankidetza-eredu garrantzitsuena bihurtzen da industria sustatzeko eta eraldatzeko. Horrez gain, nazioartean aitortua izan da bi alditan: 2023ko abenduan, Mind the Gap plataforma globalak eta Nazioarteko Merkataritza Ganberak (ICC) Startup Ecosystem Stars sariarekin Industriari eta ETEei Salbuespenezko Laguntzagatik. Aurretik, Europako Batzordeak ekimena saritu zuen Europako Enpresa Sustatzeko Sarien 14. Edizioan, enpresa-ingurunea hobetzeko kategorian.
Programak irauten duen asteetan, startupek jarduera ezberdinetan parte hartuko dute. Alde batetik, adituek emango dituzten prestakuntza saioak izango dituzte beren pitcha egiteko gaitasunak hobetzeko helburuarekin, bai komertziala bai inbertitzaileentzako, eta B2B salmenta estrategia konfiguratzeko tailerrekin. Bestalde, 40 BIND 4.0 tutoreen aholkularitza aditua eta inbertitzaileen klubarekin lotura ere eskaintzen zaie.