Berriak

Agur, PIN

XXI. mende honek ongietorria egin die aurrerapen teknologiko berriei. Horrek, era berean, zaharkituta geratu diren ohitura batzuei agur esatera derrigortu gaitu. Nor gogoratzen da gaur egun, adibidez, kalean aurkitu ohi genituen telefonoen kabinez mugikorrak gure poltsikoetan daramatzagunetik? Bada hori bezala, beste gauza askori agur esan diegu aurrepen teknologikoen ondorioz.
PINa ere bere azken egunetan da beharbada. Izan ere, bankuak ordainketarako sistema biometriko berriak sartzeko aukera esploratzen ari dira. Hatz-aztarna, ahotsa edo aurpegiaren ezagutza aurrera doaz entitateetan.
 
Nazioarteko aireportu batzuetan edo eraikin publiko batzuetan hiritarrari argazki bat ateratzen zaio identifikazio-bide bezala. Bada bankua ere sistema biometriko ezberdinak aztertzen ari da ordainketak egiteko ordurako. Adibidez, CaixaBankek aurpegi ezagutzarekin dirua ateratzeko aukera ipini du funtzionamenduan, PINa sartzeko beharra izan gabe. Beste batzuk, BBVA, Santander edo Sabadell kasu, proiektu pilotu batzuekin hasi dira. Modu berean, Visa eta Mastercard proposamenak esploratzan ari dira PINaren erabilera ordezkatzeko txarteletan hatz-aztarnengatik.
 
Espainian 47,61 milioi zortxartela ari dira operatzen eta kreditu-txartelei dagokienez, 36,97 milioi, Espainiako Bankuaren datuen arabera. Etorkizun ez oso urrutiko batean, baina, zifra hauek jaisten joan litezke. Horrekin batera behera joan liteke ere entitate finantziero guztien sare komertziala, gaur egun 50.336 kutxazain dituena, erregulatzaileari kasu eginez. Iaz kutxazainetan 934 milioi operazio egin ziren, 124.864 milioi euroko zenbateko batekin. Diru asko mugitzen duen negozio bat da eta modu azkarrean aurrera egiten saiatzen ari da ikuspuntu teknologikotik. Erabiltzaileak abantaila anitz aurki lituzte aurrerapen honekin; horietako bat, kodeak betirako ahaztea.
 
Etorkizuneko kontsumitzailea
Teknologia berriei esker, kontsumitzaileen ohiturak aldatuz joango dira. Adituek adierazten dute hurrengo urteetako kontsumitzaileak apustu egingo duela teknologia berrien alde ordainketen bide bezala. Izan ere, dagoeneko mugikorra erabiltzen ari da edozer ordaintzeko, baina aurrerapenak oso azkar joango dira zentzu honetan eta “sistema biometrikoak erabiltzen hasiko dira, hala nola hatz-aztarna, ahotsa edo aurpegiaren ezagutza, ziurtasun maila altu bat eskaintzen duten irtenbideak direnak eta faltsifikatzen zaila direnak”, dio Eduardo Irastorza EAE Business School-eko irakasleak.
 
“3.0 kontsumitzailea askoz ere emozionalagoa da, maila ekonomiko altuagoa dauka eta Amazon edo Alibaba bezalako banatzaile digital handiek bere esku ipintzen dituzte milaka produktu jatorrizko herrialdea kontuan izan gabe”, adierazten du Irastorzak. Berehala ordaindu ahal izatea, denbora askorik behar gabe, gakoa izango da. “Suezia bezalako herrialdetan, erosketen % 80 komertzioetan mugikorraren bitartez egiten dira jada, barne garraio publikoaren ordainketa eta elizarako diru-bilketa”. Hori agertzen da “2030 Kontsumitzailea”k, EAE Business School-ek egina. Joera berri hauetan aurrera egiteko, bankua enpresa superespezializatu batzuekin elkartu da edo ikerketa zentroak sortu ditu proiektu berriak abiatzeko.
 
Esate baterako, CaixaBankek, Bartzelonako lau bulegotan aurpegi ezagutzaren sistema ezartzeaz gain, Payment Innovation Hub taldearekin bidez aurpegi ezagutzako proiektu bat garatu du komertzioetan. Pier 1-eko Rodilla kafetegian, erakinean lan egiten duten 1.000 personek establezimenduan ordain dezakete selfie batekin, mugikorra, txartela edo eskudirua gainean eraman behar izan gabe.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.