Zer da WeChat? Whatsapp, Facebook, Uber, Tinder eta Skype txinatarra ba-tzen dituen Appa. Bere berritasunik handiena WeChat Pay-ren agerraldiarekin izan zen, zeinaren bitartez ordainketak mugikorraren bitartez egin daitezkeen.
Madril, New York edo munduko beste toki batetako McDonald's batera joatea esperientzia berdintsua izaten ohi da: menu bat eskatu, ordaindu eta jan. Txinan ere, hala da... baina desberdin. Antzekoak ez diren zaporeez haratago, ordainketa-modua guztiz ezberdina da. Espainian -eta mendebaldeko munduan- bi ordainketa-modu argi daude: eskudirutan edo txartelarekin. Asiako erraldoian, aldiz, ia inork ez du plastikoa erabiltzen.
Nola ordaintzen dute, orduan? Mugikorrarekin, jakina. Baina ez NFC edo atzealdeko eranskailuak bezalako pegatinekin, izan ere tresnarik erabiliena WeChat Pay da. Aplikazio honen bitartez, kreditu-txartelaren datuak sartuz gero, edozein kopuru kobra edo ordain daiteke.
WeChat Tencent-en barne dago. Txinatar erraldoi teknokologiko honek dagoeneko Facebook gainditu du kapitalizazioan, 500.000 milioi dolarretako balio batekin. Whatsapp, Facebook, Uber, Tinder eta Skype txinatarra da, App bakar batean batuta.
Aukerak
WeChat erabiltzen da bai berehalako mezuak bidaltzeko, bai iritziak hormara igotzeko edo argazkiak partekatzeko. Gainera, taxiak hartzea baimentzen du Didirekin (Uber txinatarra) eta liga-tzeko gune bat sortu du, Tinderraren antzekoa.
Aukera hauetaz gain, WeChataren iraultza WeChat Payren agerraldiarekin izan zen, mugikorraren bidez ordaindu ahal izateko aukeraren erantzule dena.
Mendebaldean ezezaguna den enpresa txinatar hau Silicon Valleyko erraldoi teknologikoen lehiakide zuzena da. “Zalantzarik gabe Tencent handietako bat bihurtu da, eta bere lehentasunetako bat Txinaz kanpo hedatzea denbora kontua da, nahiz eta orain arte hala izan ez den arren. Ez dut uste, hala ere, hasieran arrakasta eman zion negozio-modelo bera jarraituko duenik, Txinako egoera berezira lotuta baitago. Baina bai uste dut beste estrategia batzuk garatuko dituela eta beste merkatu batzuetan zentzua duten indar teknologikoak aprobetxatuko dituela”, dio Fernando Cuencak, Minsait by Indrako suspertzen ari diren teknologien zuzendariak.
Juan López, Kibo Ventureseko inbertsioetako zuzendaria, bat dator honekin: “Tencent oso merkatu handi batean dago, txinatarra, baimentzen diona beste merkatuetara ateratzea indar handiarekin”.
Funtzionamendua
Ordainketa-prozedura oso erraza da. Edonor jatetxe batera bazkaltzera doanean, bere mugikorra ateratzen du eta QR irakurle batekin segundo batekin kopuru zehatza kobratzen da, komisiorik gabe. Horrela, ez da deborarik gal-tzen azken zentimoak bilatzen edota txartel guztien artean beharrezkoa dena bilatzen.
Aurrerapen hauek laster oso ohikoak izango dira Espainian. “Bankuak, startup fintech-ak eta Apple Pay, Samsung Pay eta Android Pay teknologiko handiak konponbideak garatzen saiatzen ari dira erabiltzaileen mugikorraren bitartez ordaintzeko ohitura sortzeko”, dio Víctor Arzak, produktuaren zuzendaria Ironhacken.
Aplikazio honen arrakasta Txinan ez da bakarrik janari azkarreko jatetxeetan ordaindu ahal izateagatik. Erabiltzaileen konfiantzak sistema honetan eraman du hau izatera edozein motatako transakzio-modua, lagunen arteko transferen-tzietatik zero askotako erosketetaraino. Statistaren arabera, 469 milioi pertsonek mugikorraren bitartez egin zituzten erosketak 2016an Txinan bakarrik.