Europako Batzordeak Europa Digitala programa proposatu du, EB aurrekontuan 9.200 milioiko inbertsio batekin, 2021-2027 epe luzerako. Europak aurrean dituen desafio digitalak jorratzen ditu Programak, Batzordearen ustetan, “geroz eta handiagoak” direnak.
Superkonputazioa, adimen artifiziala, zibersegurtasuna, ziberkonpetentzia, hezkuntza, teknologia digitalak gizartera hedatzea eta ekonomia dira Europa Digitalaren eremuak, Europar Batzordeak hala proposatuta.
Komisioak ulertzen du EBk garatu duela arauzko inguru bat aro digitalerako gai dena, lagunduta joan behar dela finantziazio eta inbertsio berdin eta handinahiekin. Programa berri honen proposamen hau jokoan sartzen da puntu honetan, EBren lehiakortasuna hobe-tzen ahaleginduko dena eta Europako gaitasun estrategiko digitalak indartzen ere.
Gaitasun horiek, Andrus Ansipen arabera, Merkatu Bakar Digitaleko presidenteorde arduraduna, ondorengo eremuetan zentratzen dira: “adimen artifiziala, superkonputazioa, zibersegurtasuna, ziberkonpetentziak eta administrazio elektronikoa, horiek guztiak aintzat hartuak EBko zuzendarien ustez eremu gakoak EBko lehiakortasunerako etorkizunean”.
Superkonputazioa
Superordenagailuen eremuan, 2.700 milioiko inbertsioa proposatzen dute, superkonputazioko eta datuen prozesaketako laguntzetako proiektuetan Europan.
Programak xede du superordenagailu bat zabaltzea eta mundu-kategoriako datuen azpiegitura bat exaeskalako gaitasunarekin [trilioi bat kalkulu (1018) segunduko] 2022-23 aldia baino lehen, eta exaeskala osteko ekipamenduak 2026-27 baino lehen. Modu horretan EBk eskaintza teknologiko independente eta lehiakor bat izango du, aplikazioetan bikaintasuna lortuko du eta superkonputazioaren erabilgarritasuna eta erabilpena handiko dira.
Adimen artifiziala
Adimen artifizialari dagokionez (AI), aurreikusten da 2.450 milioi euroko inbertsio bat adimen artifizialaren onura maximoa ateratzea sustatzeko, kontuan izanik AIk sortutako aldaketa sozioekonomikoak, baita bermatzea ere eremu etiko eta juridiko egoki bat ipintzea. Baita proposatzen da ere sarbide hobe bat AIri buruzko saio eta esperimentazioko instalakuntzetara Estatu kideetan.
Zibersegurtasuna eta Ziberkonpetentzia
Zibersegurtasuneko eremurako, 2.000 milioi zuzenduko dira. Honen oinarrian daude 2017ko irailean aurkeztutako zibersegurtasuneko neurri sorta zabala eta EBko lehen ekin-tza legegilea, 2018ko maiatzean indarrean ipini zena.
Ziberkonpetentziari dagokionez, 700 milioi euro zuzenduko dira, oraingo eta etorkizuneko herritargo aktiboak modu errazean aukera izan dezan ziberkonpetentzia aurreratuak jasotzeko heziketa-ikastaroen eta lanpostuko praktika-aldien bidez, bizitokia duen bere Estatu kideaz independente.
Teknologia digitalak gizartean
Azkenik, programak proposatu du zuzentzea 1.300 milioi euro teknologia digitalen erabilpen orokorrera ekonomia eta gizarteko sektore guztietan. Aurreikusten da administrazio eta zerbitzu publikoetako eraldatze digitala eta EB mailan bere elkarrekintza, baita sarbidea erraztea teknologia eta ezaguera espezializatuetara enpresa guztientzat, bereziki 'pyme'ak.