Berriak

76,4 milioi euroko mozkina LABORAL Kutxarentzat

LABORAL Kutxak azken ekitaldietako ibilbide positiboari eutsi dio 2019ko lehen zatian, eta emaitzak pixka bat hobetzea ere lortu du ingurune zail honetan. Izan ere, interes-tasa negatiboek eta kreditua suspertzeko lehiak finantza-marjinak zabaltzea zailtzen dute, eta bere horretan jarraitzen du, beraz, banku-negozio tipikoan emaitzak sortzeko mugaketak.
 
Alabaina, testuinguru zorrotz horretan ere, 2019ko lehen sei hilabeteetan metatutako mozkin garbia 76,4 milioikoa izan da, % 0,9ko hazkundea tarteko.
 
Era berean, negozio agregatuaren guztizko bolumenak 1.343 milioi euroko hazkunde garbia izan du seihilekoan; hau da, % 3,92 hazi da joan den abendutik hona.
 
Kaudimen- eta likidezia-mailek oso altuak izaten jarraitzen dute, % 18,38ko CET1 ratioak eta    % 71,10 LTD ratioak erakusten duten bezala. Berankortasun-tasak beherako bidean jarraitu du eta % 4,14an dago, sektorearen batez besteko mailatik (% 5,65 maiatzaren amaieran) oso behera.
 
Interes-marjina 122 milioikoa izan da, 2018ko aldi berean baino % 2,12 txikiagoa. Errentamenduen kontabilitateari buruzko NIIF16 araudi berriaren inpaktua eta Euriborraren bilakaerak hipoteka-zorroan izan duen eragina dira, hein batean, jaitsiera horren eragileak.
 
Entitateak gestioan erabili ohi duen zuhurtasun-irizpideei eutsiz hartu dituen neurrien artean aipa daiteke zorroko errenta finkoen erosketak muga-egunera sailkatu izana. Horren ondorioz, nabarmen murriztu da seihilekoko finantza-eragiketen emaitza. Komisioengatik lortutako 51,5 milioi euroak eta dibidenduen eta beste finantza-eragiketa batzuen kontzeptupean lortutako 26,5 milioi euroak bilduta, marjina gordina 200,1 milioi eurokoa izan da, 2018ko ekainean lortutako zenbatekoa baino % 5 gutxiago.
 
Kostuak efizientziaz kudeatzen jarraitzen du LABORAL Kutxak. Adibidez, administrazio-gastuak 110,6 milioi eurokoak izan dira, 2018ko epealdi berean baino % 2,1 gutxiago.
 
Eraldaketa digitala
Joan den ekainean burutu da Zabaltek proiektuaren azken etapa; hau da, aplikazio nagusiak mainframe ingurunetik ingurune irekira aldatzeko proiektuaren azken etapa. Arkitektura berri horri esker, LABORAL Kutxak berme osoz egingo die aurre eraldaketa digitalak ekarriko dituen erronka teknologikoei eta negozio-alorrekoei: garapen-denborak eta kostuak murriztu egingo ditu, informazioaren gestioa optimizatu egingo du eta Open Businessek sortzen dituen ekosistema berrietara doituko du plataformen integrazioa.
 
LABORAL Kutxak 414.000 bezero aktibo ditu online bankan, eta nabarmentzekoa da terminal mugikorraren erabilera gero eta handiagoa. Gorako joera horixe bera ikusten da berehala emateko DISPON maileguen kontratazioetan. Finantzaketa-mota horretan, kanal mugikorrak guztizkoaren % 40 hartzen du dagoeneko. Eta erosketak finantzatzeko zerbitzuari dagokionez, geroratutako ordainketen % 63 terminal mugikorraren bidez kudeatzen da.
 
Ordainbide mugikorrari dagokionez, hilero 100.000 eragiketa burutzen dira. LKPay aplikazio esklusiboak bi bide eskaintzen ditu ordainketak egiteko, NFC eta Bizumen P2P, azken honek dagoeneko 128.000 erabiltzaile baino gehiago ditu, urtetik urtera % 83 hazita. Ordainbideen proposamena osatzeko, Apple Pay ordainbide mugikorra ere eskaintzen du entitateak joan den abendutik aurrera. Ordutik hona, ordainketa mugikorrez egindako eragiketak laukoiztu egin dira.
 
Eta berrikuntzaren eta garapen berrien esparruan, ezbehar digitalaren zerbitzua jarri du abian berrikitan LABORAL Kutxak: aseguruen onlineko atalera sartuta, negozioan edo etxean gertatutako ezbehar baten berri eman ahal izango da. Eta beste informazio ugari ere, horrekin batera: lanen egutegia, peritu eta konpontzaileekin harremanetan jartzeko bidea, parteaz arduratu den gestorearekiko mintzakidetza eta beste.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.