Berriak

5G Korridore Baltikoa autoarentzat

Korridore Baltikoa errealitate bat da jada. Estoniak, Letoniak eta Lituaniak memorandum bat sinatu dute 'Ipar Bide Baltikoa' garatzeko, estatuen artean 5G sarea zabaltzeko eta mugaz bestaldeko korridore bat garatzeko, non ibilgailu autonomoak proba litezkeen. Hitzarmen hori dagoeneko badauden mugaz bestaldeko beste 5G korridoreei gaineratuko zaie (besteak beste, Oporto-Vigo eta Evora-Merida, Portugal eta Espainiaren artean).
 
Europako Batzordeak aurreratu bezala, egun Europa eremu esperimental handiena da 5G teknologian, eta lan egiten ari da  mugikortasun automatizatu eta konektatua ahalbidetuko duten eskala handiko probetan eta 5Gko azpiegituraren hedaduran buru izateko. Mota horretako ibilgailuen probak automatizazioaren hirugarren mailan egingo dira, SAEk (Sociedad de Ingenieros Automotrices) ezartzen dituen 5en artean.
 
Zer da 5G Korridore bat?
5G Korridorearen kontzeptuak ezartzen du azpiegitura bat ibilbidearen estaldura osorako, mugaz haraindiko lankidetza batean. Garraioko auto eta ibilgailuek 5G sarea erabili ahal izango dute beraien artean eta errepideko gune informatiboekin datuak elkartrukatzeko, hauek sentsoreek, beste ibilgailuetako datuek eta bideko kudeaketako argibideak elikatzen dutenak eguraldiko, zirkulazioko eta jazoeretako txostenekin.
 
Modu honetan, 5Gko garraio datuen gaitasun handienari ahalik eta etekin handiena atera nahian, berebilek denbora errealean informazioa jaso ahal izango dute bidean gertatzen den orori buruz, baita datu-fluxu egonkor bat ere eta nahikoa beste erabilpen batzuetarako, hala nola albisteak, entretenimendua streamingean, konexioa eta bideojokoak online, erabilgarriak autoko okupatzaile ezberdinen gailuetarako.
 
Helburua epe ertainean garraioko azpiegitura bat sortzea da, guztiz konektatua eta ziurra ibilgailu autonomoentzat, gidatzailerik gabe. Eta honek barne du salgaien eta turismoen zirkulazioa, zonalde geografiko batean non baldintza klimatologikoak oso gogorrak diren urteko tarte zabal eta jakin batean.
 
Mugaz bestaldeko garraio adimentsuko sisteman lehen txertaketa bat dator European Gigabit Societyren ideiarekin, Europako Batzordeak proposatua, Merkatu Digital Bakarraren parte bezala (iaz mugikorrentzako roaminga ezeztatu zuen esparru arauemailea). Lehen ideia Gigabit bateko konexioak lortzea da hirigune guztietan, errepide nagusietan eta trenbideetako lineetan.
 
Hiru estatu baltikoen lankidetza prozesuak eskatzen du ezagueraren elkartrukaketa sare honogeneo bat sortzeko. Proiektuak azpiegituretarako programa europarrek erraztutako finantzaketa izango du eta etorkizuneko 5G korridoreak 2015etik aurrera garatzen hasiko dira.
 
5G autoak
Orain falta dena beren sentsoreei esker konektatuta dauden auto horiek fabrikatzen hastea da, 5G konexioa izango dutenak eta lehenak izango direnak bide horri onura ateratzen. Gero, auto robotikoak etorriko dira, bidea ibili ahal izango dutenak giza-gidatzailerik gabe.
 
5G korridoreen hedadura sustatzeko, 5G Azpiegiturako Elkarte Publiko Pribatuaren deialdia martxan dago, 50 milioi eurotako finantzaketa batekin mugikortasun autonomoko proiektuen-tzat eta konektatua mugaz haraindiko hiru korridore zehatzetara: Bolonia-Munich (Italia, Austria eta Alemania), Metz-Merzing-Luxenburgo (Frantzia, Alemania eta Luxenburgo) eta Espainia-Portugalekoa.
Gainera, Europako Batzordeak 5G korridoreetarako diru publikoa handitzea proposatu du Europa Konektatu Mekanismoko (CEF ingelesez) 3.000 milioirekin Horizonte 2020ren bitartez. Duela gutxi sortutako 5G Behatoki Europarra Platataformak monitorizatuko du 5G Akzio Plana Europan eta martxan ipiniko ditu lankidetza publiko-pribatuko ekimenak 5G eremuan.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.