2018aren amaieran IKERBASQUEk ibilbide luzeko eta lidergo-gaitasun handiko 153 ikertzaile zituen; 68 ikertzaile gazte - goi-mailako iker-tzaile gazteen harrobia indartzera datozenak- eta beste 18 ikertzaile, aurreko bi kategoriak osatuz iker-tzaile-karrerako etapa guztiak estaltzeko xede duen Research Associate kategoriari atxikiak. Guztion ikerketa-lanak oihartzun zabala lortu zuen zientzia-aldizkari. Hartara, urte osoan 1.160 artikulu plazaratu zituzten guztira indexatutako argitalpenetan, hau da, nazioarte mailako kalifikazio handiko hedabide editorialetan. IKERBASQUEko ikertzaileek 2018an lortutako fun-tsen guztizko zenbatekoa 28.366.352 eurokoa izan zen (2017an baino 2 miloi euro gehiago). 2007az geroztik, Euskadira 175 milioi euro erakartzea lortu dute guztira.
Kanpoko finantzaketaz landutako 589 proiektuetatik (aurreko urtean baino 160 proiektu gehiago) hamabik ERCren (European Research Council, Europako Ikerketa Kontseilua) finantzaketa izan zuten. Hauxe da kontinente zaharreko erakunderik ospetsuena, ezagutzaren mugan finkatutako asmo handiko ikerketa-proiektuen sustapenari dagokionez, eta, iazko urte amaieran, 877 pertsonak lan egiten zuten IKERBASQUEko ikertzaileek zuzendutako taldeetan. IKERBASQUEk Euskadiko unibertsitatean eta I+G zentroetan lan egiteko erakarri dituen mundu osoko ikertzaileak 36 herrialdetakoak dira, gehienak espainiarrak (138), italiarrak (22), alemaniarrak (11), errusiarrak (7), britainiarrak (7), kanadarrak (6) eta estatubatuarrak (5), baina badira Europa, Amerika eta Asiako beste 29 nazionalitatetako pertsonak ere. Horien artean gizonak dira nagusi, % 79, emakumezkoen % 21en aldean. Ikertzaileen jakintza-arloei erreparatuta, gehienak fisika zien-tzietakoak dira(% 30), % 22 medikuntza-zientzietakoak eta %14 kimika-zientzietakoak. %12 giza eta gizarte zientzietako adituak dira, ingenieritzakoek ere ehuneko berdina daukate, eta gainerako % 10 biologiakoak. Ikerbasqueko ikertzaile hauek munduko zentrorik ospe-tsuenetatik etorritakoak dira, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateak, CNRS edo Max Planck Elkartea tarteko direla.
2018an lortutako emaitzen harira esan daiteke Euskadi zien-tziaren arloko Europako erreferentetzat posizionatu dela. Nazioartean, Euskadi ikerketa aurreratuko eskualdea dela aitortzen dute dagoeneko, nazioarte mailako euskal ikerketa-taldeei eta bertan nazioarteko kategoriako ikerketa garatzeko eskaintzen diren baldintza egokiei erreparatuta.
Nabarmentzeko moduko lan batzuk
KERBASQUEko ikertzaileek egindako lanen artean eta azken urteko argitalpenik nabarmenen artean, honako hauek azpimarra daitezke:
Luis Liz Marzan. Ikerbasqueko ikertzaile eta CICbiomaGUNEko zuzendari zientifikoak gaixotasun neurodegeneratiboei lotu ohi zaizkion zuntz amiloideak detektatzeko metodologia berritzaile baten aurkikuntzan parte hartu zuen. Proceedings of the National Academy of Sciences of the USA aldizkarian argitaratutako azterlanak atea ireki die Alzheimer eta Parkinsonen gaixotasunak eta gaixotasun prionikoak diagnostikatzeko metodo berriei.
Tom Broadhurst. Ikerbasqueko ikertzaileak eta UPV/EHUn harekin batera lanean diharduten nazioarteko ikertzaileek inoiz ikusi den banakako izarrik urrunena identifikatu zuten, Icaro izenaz bataiatutako izar urdin erraldoia. Lana Nature Astronomy aldizkari ospetsuan argitaratu zen.
Maia Garcia Vergniory. Ikerbasqueko ikertzaileak eta DIPCen harekin batera lanean diharduen nazioarteko ikertzaile-taldeak frogatuta utzi zuten, topologikoki garrantzirik gabekotzat jotzen den bismutoaren egitura elektronikoa berez topologikoa dela. Nature Physics aldizkariak azala eskaini zion ikerlanari.
Ma José Sanz. Ikerbasqueko ikertzaile eta BC3ko zuzendari zientifikoak, Nature Climate Change aldizkarian argitaratutako berotegi efektuko gas isuriei buruzko artikulu batean, herrialdeek emandako datu ofizialen eta ereduen komunitate globalak kalkulatutako datuen arteko aldeak kuantifikatu zituen.
Emakume ikertzaileen aitorpena
2018an, IKERBASQUEk gizonen eta emakumeen aldeko berdintasunerako plana garatu zuen Emakundek proposatutako metodologiaren arabera, eta prozesu horren ondorioz, berdintasunerako bidean aurrera egiteko asmoz, Ikerbasquek epe laburrean garatu beharreko 7 ekintza proposatu ditu; horien artean, emakume ikertzaileen aitorpena. Horren kariaz, 2019an, ikerketa karrera Euskadin garatzen ari diren hiru emakume aitortu nahi ditugu.
Ekintza honen bitartez, emakume ikertzaile bikainen karrerak bistaratu nahi ditugu, geroko belaunaldientzako eredu bihur daitezen. Hiru aitorpen egingo dira: ikerketa karrera osoaren aitorpena, dagokion ikerketa esparruan lider bilakatu den emakume ikertzailearen aitorpena eta emakume ikertzaile gazte batek egindako ekarpen nabarmenaren aitorpena. Azken aukeraketa egiteaz arduratuko da Ikerbasqueko Patronatuaren Ordezko Batzorde bat, Ikerbasqueko Patronatuko emakume ikertzaileek eta Zuzendari Zientifikoak osatutakoa, eta Ikerbasqueko Batzorde Zientifikoak baliozkotuko du. Aitorpenak maiatzean edo ekainean antolatuko den jendaurreko ekitaldi batean banatuko dira.