startupWorld

2020ko Think Big sariak erabaki dituzte

Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUk bultzatzen dute, eta proiektuen kopuru handiak ekintzailetzak unibertsitate-inguruan sortzen duen jakinmin gero eta handigoa adierazten du.
 
Aurten bi arrazoirengatik nabarmentzen diren 21 proiektu aurkeztu dira sarira: aniztasunarengatik, bai aurkezten dituztenen prestakuntzan, bai konpondu nahi dituzten arazo motetan, eta heldutasunarengatik.
 
EHUko 9 fakultateko ikasleek proposatu dituzte proiektuak: Bilboko Ingeniaritza Eskola, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea eta honako fakultate hauek: Zuzenbidea, Hezkuntza, Biologia, Medikuntza eta Erizaintza, Gizarte Zientziak eta Komunikazioa, Zientzia eta Teknologia, eta Psikologia.
 
Planteatutako irtenbideei dagokienez, aniztasuna da berriz ere ezaugarririk azpimarragarriena: gaien artean, eskalada, animalien geolokalizazioa, lehergailuen detekzioa, zaurien orbaintzearen digitalizazioa, osasun mentala, merkataritza adimenduna edo edertasun jasangarria landu dira. Digitalizazioari, osasunari, iraunkortasunari eta tokiko merkataritzari lotutako erronkak errepikatu egin dira.
 
Unibertsitateko master eta doktoregoetako ikasleei ere zuzenduta, proiektuetako batzuk ikerketa-taldeen mailan daude eta irakasle eta ikertzaileen laguntza dute. Zenbait proposamen master amaierako lanetatik datoz, eta, kasu batzuetan, enpresa gisa eratu dira dagoeneko, eta Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak ekintzailetzarako bultzatzen dituen laguntzak eskuratu dituzte.
 
“Aurkeztutako proiektuen % 50 martxan jartzeko bidean dira, eta ez dira ideia on batean soilik geratzen”, azaldu dute sarien banaketan. Olatz Goitia Beazko zuzendariak azpimarratu zuenez, hori garrantzitsua da: “jakintzaren eta ekoizpen-sektorean duen aplikazioaren arteko lotura zarete, lortutako ezagutza eta unibertsitatean garatutako ikerketak Lurraldean berrikuntza eta garapen ekonomikoa bultzatzeko erabili ahal izatea ahalbidetzen duzuenok”.
 
Sariak:
  1. Auziker. Ainhoa Isla eta Luis Bartolome-  Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Estatuko segurtasun indarren txakur-unitateen entrenamendurako lehergai bat detektatzea ahalbidetzen duen beita.
  2. Roseo Eólica Urbana. Mario del Río eta Ariana Martín- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea- Sorkuntza eolikoko sistema eta toki baten potentzial eolikoa neurtzeko tresna.
  3. Bee Agritech. José Miguel León, Lorena Ruiz de Larrínaga, María del Carmen Navarro- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea- Erleak eta ingurumena babesten dituzten produktu eta zerbitzu bioteknologikoak
  4. Urtaroak Mindfulness Birtuala AGHNan. Amaia Olarza, Goretti Soroa, Aitor Airtzeta- Psikologia Fakultatea- Errealitate birtuala eta mindfulness-a batzen dituen arreta-defizitaren tratamendua.

Zitek UPV/EHU

 
Zitek unibertsitateko komunitatean ekintzailetzaren kultura zabaltzeko eta enpresa berritzaileak eta teknologia oinarria dutenak sor daitezen bultzatzeko ekimena da. 2000. urtetik sustatzen dute UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek.
Hiru unibertsitate haztegi dauzka, den-denak Bizkaiko campusean: Zitek Mintegia, Zitek Portugalete eta Zitek Bilbo.
Haztegietara sartu ahal izateko baldintza nagusiak UPV/EHUrekiko lotura izatea eta proiektu berritzaile eta bideragarria edukitzea dira.
 
Garatze-fasean dauden proiektuak urtebetez Ekintzailetza gelan egoten dira; enpresa eratu ondoren inkubazio moduluetako batera joaten dira bertan bost urte arteko epea emateko. 
Haztegiez gain, Zitekek ekintzailetzaren kultura sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ditu eta, horren ondorioz, 2015ean Enpresa Sustapenerako Europako Sari nazionala irabazi zuen. 

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.