Mugikorren fabrikatzaileek pantaila malguetan jarri dute konfiantza kontsumitzaileek berriz ere smartphoneen alde egin dezaten. Pantaila malguen promesa duela zenbait urte agertu zen, hainbat konpainiak (Sony, LG, Samsung, eta abarrek) garatutako prototipo egoski samar batzuekin. Aukera horri esker, tamaina alda dezaketen, toles daitezkeen edota biribil daitezkeen tabletak eta smartphoneak sortu dira, beste gailu batzuen artean.
Hain zuzen ere, teknologia hori izango da, sektorea ondo ezagutzen dutenen arabera, mugikorren fabrikatzaileen apustu handia datozen urteetan. Era berean, mugikorren fabrikatzaileek espero dute pantailak malguei eta horiek eskaintzen dituzten aukerei esker kontsumitzaileek berriz ere smarthphoneen alde egitea.
Izan ere, mugikorren banaketan emandako jaitsierak interesaren galera hori erakusten du. IDC merkatuaren analisiaren firmaren arabera, mugikorren banaketa iazko hirugarren hiruhilekoan ehuneko sei bat jaitsi zen aurreko urtearekin alderatuz, neurri handian publikoaren aspertzearengatik azken urteetan eta berrikuntza faltagatik.
Samsungek (SDC 2018) antolatutako garatzaileentzako azken hitzaldian zehar, konpainiak bere Infinity Flex Display pantaila iragarri zuen. Samsungek ez zituen zehaztasun askorik eman eta pantaila besterik ez zuen iragarri, gailu zehatz bati lotu gabe. Samsung, LG Display bezala, pantaila malguetako prototipoen garapenean beteranoa da, eta badirudi hura izango dela mugikor tolesgarriak eskainiko dituen lehen fabrikatzaileetako bat.
Mota honetako gailu batek funtzio bikoitz bat betetzeko gaitasuna izango du: smartphone bezala eta dimentsio txikietako tablet bat bezala (7,3 hazbete Samsung honen kasuan), liburu bat bezala “itx” eta poltsikoan sar daitekeena, smartphone bat bezalaxe. Samsungen arabera, “Infinity Flex pantaila etorkizuneko pantaila mugikorren aurrerapen bat da."
Mobile World Congressean aurkeztua
Samsungek bere pantaila malgua aurreratzen zuen bitartean, beste fabrikatzaile batek, ia ezezaguna den Royolek, pantaila tolesgarria duen bere tableta aurkezten zuen, 7,8 hazbetetakoa, FlexPai deitua. Huaweik ere bere lehen mugikor tolesgarria iragarri nahi du 2019 honetan eta LGk, beteranoa ere pantaila tolesgarrien fabrikazioan, esan du mota honetako gailuak aztertzen hasiko dela.
Hain zuzen ere LGk, Oled panel malgu bat duenak, biribil daitekeen pantaila baten prototipo bat du, proiektore batetako panatela bat bezala.
Apustura gehitzen dira Xiaomi, Lenovo, Oppo eta ZTE. Marka hauek BOE Technology fabrikatzaile txinatarrak dagoeneko pantaila malguak banatu dizkien hamarreko marken artean aurkitzen dira, China Daily-ren arabera.
Badirudi lehenengo ereduak eskuragai izango direla 2019an zehar edo aurrerago. Baina mugikor tolesgarrien lehen proposamenak ikusgai izango dira hurrengo otsailean Bartzelonan ospatuko den Mobile World Congress 2019an.
Proposamenak
Hona hemen orain arte iritsi diren mugikor tolesgarrietako proposamen batzuk:
-OPPO: OPPOk, beste mugikorretako fabrikatzaile askok bezala, esan du bere mugikor tolesgarriak 2019ko lehen hilabeteetan aurkeztuko duela eta MWCera eramango duela bere eredua.
-Huawei: Huaweik ere Samsungen Galaxy F-ren aurka lehia egin nahi du bere pantaila tolesgarriko pantailadun mugikorrarekin.
-Samsung W2019: Txinan flip-phone-ek bere publikoa dute oraindik eta iragartzen ari da pantaila bikoitzdun mugikorra, ezaugarri tradizional eta maila altukoak batuz.
-LG eta Lenovo: badirudi LG eta Lenovok hitzarmen bat sinatu dutela 13 hazbetetako tablet tolesgarri bat fabrikatzeko.