trainingWorld

IKERLANek Estatuko teknologia digitalen laborategi aurreratuena inauguratu du (II)

DIGILAB, zibersegurtasun industrialeko lehen laborategia

DIGILAB izango da, halaber, ENACek UNE 17025 arauarekin bat akreditatutako Espainiako zibersegurtasun industrialeko lehen laborategia. Bertan, produktu elektronikoaren adostasuna ebaluatzeko saiakuntzak egin ahalko dira, IEC 62443 arau berriaren arabera. IKERLANek Europako eta Ameriketako erakunde nagusiekin (ISA SECURE, adibidez) erregistratutako eta egiaztatutako metodologia du.

“IKERLANen historiako jauzi teknologiko berri bat da, etorkizuneko I+Gko espezializazioaren aldeko apustu estrategikoa egiten duena, eta zentroa teknologia-eremu digitalaren erreferente gisa kokatzen duena. Etxeko marka gisa, teknologia merkatura hurbiltzeko eta enpresa bezeroak lehiakorragoak izateko beste urrats garrantzitsu bat da. Lankidetza publiko eta pribatuaren adibide berri bat da”, esan zuen Iñigo Ucínek, MONDRAGON Korporazioko lehendakariak.

Arantxa Tapiak, bere aldetik, IKERLAN zoriondu zuen azpiegitura berri honengatik, eta I+Gak euskal enpresa-sare eta ekonomia osorako duen garrantzia azpimarratu nahi izan zuen. “Erakundeok uste dugu gure ekonomiaren lehiakortasuna zentro teknologikoek egiten duten lanean datzala hein handi batean. Ondoren enpresari transmititzen zaion ikerketa eta garapena. AZPITEK programaren aurrekontua 5 milioi eurotik 12 milioi eurora handitu dugu, eta, egiaztatu ahal izan dugunez, tresna bikaina da aurrera egiteko”.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak adierazi zuenez, trantsizio teknologiko-digitalak “desafio handiak ekarri dizkio lurraldeko industriari, baina baita aukera eta leiho berriak ere”. “Erronka horiei guztiei aurre egiteko garaian, ahalmen garrantzitsuak dauzka gure lurraldeak. Zientzia- eta berrikuntza- sare indartsu bati esker, eraldatze digitalari sendotasunez eta izaera berritzaile batekin erantzuteko apustu garrantzitsuak egiten ari gara eta, ahalegin horretan, aitzindari izango dira Ikerlanen Arrasate Digilaben instalazioak”, azpimarratu zuen diputatu nagusiak, eta, era berean, erronka digitalari erantzuteko “enpresekin eta zentro teknologikoekin lankidetza estuan” jarraitzeko konpromisoa hartu zuen.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.