+Trebakuntza

Hizkuntzak ikasi atzerrian

Hezkuntza Sailak, 2024ko udarako ere, Alemanian, Frantzian, Irlandan eta Erresuma Batuan hizkuntza-ikastaroak egiteko 532 egonaldi antolatuko ditu, DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailetako ikasleei zuzendutak.

Bi asteko egonaldiak eskainiko dira, eta horiek finantzatzeko 1.033.571 euroko diru kopurua bideratu du Hezkuntza Sailak. Egonaldi horietarako deia egiten duen Agindua Gobernu Kontseiluaren azken saioan onartu da, urriaren 10ean, asteartez.

Eskabideak egiteko epea urriaren 24tik azaroaren 23ra egongo da zabalik, biak barne.

532 plaza horietako bat eskuratu nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak, honako hauek dira:

  • Aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan (ingelesa, frantsesa edo alemana) gutxienik 7 puntuko nota eskuratu izana aurreko ikasturtean.
  • Aurreko ikasturteko bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzan jasotako notaren arteko batuketan 16 puntu edo gehiago lortu izana.
  • Ikasleak eskatzen duen plazari dagokion hizkuntza ikasia izan behar du aurreko bi ikasturteetan.
  • Ikasleak 2024an gehienez ere 19 urte betetzea.

Plazen banaketa egiteko, kontuan izaten dira bai eskaera egin duen ikaslearen hezkuntza-maila (DBH edo Batxilergoa), eta baita haren familiaren egoera ekonomikoa ere (1 eta 2 tarteak). 

Lehen tartean, aurreko ikasturtean beka jaso zuten ikasleak hartzen dira kontuan, eta bigarren taretan berriz, bekarik jaso ez zuten ikasleak. Plazaren bat egokitu zaien ikasleek ezinbestekoa izango dute dagokion ordainketa egitea. Lehen tartean daudenek, 140 euro ordaindu beharko dituzte, eta bigarren tartekoek 560 euro.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.