trainingWorld

ELKARGIk BerriUPeko ekintzaileak finantzatuko ditu

ELKARGIk enpresa-ehun guztiari laguntzeko apustuarekin jarraitzen du, lankidetzaren bitartez, bizi dugun egoera ekonomiko zailari aurre egin ahal izateko. Bereziki, sortu berriak diren enpresa txikietatik gertu egoteko. Izan ere, hauek, nahiz eta hazkunde potentzial interesgarria eduki eta oinarri berritzailea izan, zailtasun handiak baitituzte finantza-merkatuan. Hori izan da BerriUp azeleragailuarekin akordioa lortzeko oinarrizko arrazoia: hasierako fasean dauden proiektuak finantzatzeko.

ELKARGIko zuzendari nagusi Zenón Vázquezek eta BerriUpeko zuzendari Patricia Casadok sinatu duten lankidetza-akordio honi esker, ELKARGIk startup-en eta enpresa sortu berrien finantzazioa erraztuko du, finantzazio-baldintza onetan: interesa Euribor + % 0,75etik aurrera eta 250.000€ zenbatekora arte proiektu bakoitzeko. Gainera, 7 urteko epea egongo da maileguari aurre egiteko. Honek, azeleragailuaren barruan eraginkorrenak diren enpresei, euren berrikuntza proiektuak epe luzean bultzatzeko bermea eskainiko die.

Patricia Casadoren ustez, "hau oso aliantza garrantzitsua da, batez ere gure azeleragailura iristen diren proiektu guztientzat. Eta hau nabarmentzen dut, hain zuzen ere, ELKARGIk finantza erakunde gisa merkatuan duen aitortzarengatik. Nabarmena da ELKARGI ekintzaileetatik gertu ere egon nahi izatea, startup-ak laguntzeko erabakia hartzea. Hauxe da, zalantzarik gabe, enpresa berrien garapena sustatzeko aukerarik hoberena” dio Casadok.

Zenón Vazquezek, bere aldetik, ELKARGIren posizioa berretsi du “enpresen, autonomoen eta ekintzaileen finantza aliatu bezala. Beraien finantzazio beharretatik gertu egotea, gure izateko arrazoiaren parte da. Akordio honi esker, elkar ezagutzan sakontzeko aukera izango digu, eta horrek, enpresa-ehunari onura ekarriko dio, bere finantziazio aukerak handituko dituelako, eta une honetan hain beharrezkoa den enplegu berria sortuko duelako”.

BerriUp bere azelerazio programaren 12. ediziorako izen ematea irekita dauka hurrengo abenduaren 13ra arte. Programa honen bidez, sortu berriak diren eta merkaturatzeko ibilbidea duten proiektuen aukeraketa egingo da. Krisi global honen zailtasunarekin jaiotzen diren proiektuak, finantziazio baldintza onuragarri honetaz baliatu ahal izango dira.

Sei urteko bizitzan, BerriUp-ek, 28 enpresa abiarazten lagundu du, 80 lanpostu baino gehiago sortuaz. ELKARGIk, azken urteotan, 100 ekintzaile proiektu baino gehiago finantzatu ditu, horretara berariaz lanean ari den dibisio berriari esker.

Elkargi

Enpresek eta enpresentzat sortua, ELKARGI Garantia-elkarte (SGR) bat da, 40 urtetik gorako esperientzia duena, ETEei eta Autonomoei finantziazioa baldintza onenetan eskuratzen laguntzen duena.

15.600 enpresa bazkide baino gehiagorekin, estatu osoko lehen berme Elkartea da emandako abal-bolumenaren arabera, eta bulegoak ditu Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen.

Nola egiten du? Zure planteamendua entzuten dute, zein da zure finantza-premia? Gainera, Elkargik nola funtzionatzen duen azaltzen dizute. Zure kontabilitate-datuak jasotzen dituzte zure proiektuaren bideragarritasuna egiaztatzeko. Arrisku Batzordeari aurkeztuko diote zure eraiketa eta behin betiko erabakiaren berri emango dizute. Zure onespenarekin eta bere bermearekin, eragiketa notario aurrean sinatzen dute.

Abantailak

ETE eta autonomoentzat: Zure enpresaren tamainak ez du axola; Sinesgarritasuna ematen dio zure proiektuari; Finantziaketa erreala eskuratzeko aukera ematen du; Inbertsioa eta zirkulatzailea, nazionala eta nazioartekoa; Kostuko eta epeko baldintzak lehentasunezkoak; Finantza-entitatea aldatu beharrik gabe; Zure entitatean ahalbidetzen du esleitutako arriskuen gehikuntza; Gizarte ekonomiako enpresetan espezializatuta dagoen elkarrekiko berme arloa.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.