Days Gone garapeneko bideo-joko bat da, akzio eta abenturazkoa, biziraupen eta izuzkoa. Jokoa Sie Bend Studio enpresaren sinadurarekin dator eta Sony Interactive Entertainmenek kaleratuko du Play Station 4rentzat esklusiboki. Zehazki apirilak 26a izango da bideo-jokoa eskuragai ipiniko den eguna.
SIE Bend Studiok sortutako lehen jabetza intelektuala izango da Syphon Filterren ondoren 1999an eta etxeko bideo-kontsolarako lehen jokoa estudioaren aldetik Syphon Filter: Logan's Shadowren ondoren, 2010an.
Esan bezala, Days Gone akzio eta abenturazko bideo-joko bat da, biziraupenekoa eta izuz beteta, mundu irekiko ingurune batean girotuta, apokaliptiko ondorengoa eta hirugarren pertsonaren ikuspegitik jokatua. Jokalariak jokoaren protagonistaren kontrola hartzen du, Deacon St. John (Samuel Witwer), ordainsari-bilatzaile bat, bere ibilbidean zehar bizitza arriskutsu bat bizitzea nahiago duena, basoaren sakontasunean kanpamentuetan biziz.
Jokoa pandemia global bat gertatu zenetik bi urtetara ematen da. Jazoera horretan ia gizadi osoa hil zen eta milioka pertsona “Fenomeno”etan bilakatu ziren, zentzurik gabeko izakiak, zonbiak bezala, azkar garatzen ari direnak. E3 2016n jokoaren etapako Erakusketa bat egin zen eta bi “Fenomeno” ezagutarazi ziren, Newtak eta Hordeak.
Jokoa mundu irekiko inguru batean garatzen denez, jokalariak modu pilo bat erabil dezake bere helburuak lortu ahal izateko, hala nola isiltasuna erabili eraisketa isilak egiteko edo ikuspuntu erasotzaile bat hartu irismen altu eta motzeko armak erabili. Klima dinamiko eta egun eta gaueko ziklo bat ere daude barne jokoan, jolasgarritatasunean eragina izango dutenak, “Fenomenoak” ahulak eta motelak bihurtuz egunean zehar, baina azkarrak eta bortitzak gauean zehar.
Ibilgailuak, motorrak bezala, jokoaren mundua esploratzeko erabil daitezke. Jokalariak objektu berriak sor ditzake borrokaren eraginkortasuna hobetzeko.
Garapena
Days Gone ekoizpen osoko fasean sartu zen 2015eko urtarrilean. Ofizialki iragarria izan zen 2016ko ekainaren 14an, Sonyren hitzaldian zehar urte hartako E3 batzarrean. Jokoa garapenean dago Unreal Engine 4 motorra erabiliz. John Garvin sormenezko zuzendaria eta jokoaren idazlea da, Jeff Ross zuzendaria den bitartean.
2018ko martxoak 9an, Sony Interactive Entertainmentek iragarri zuen Days Gone-en merkaturatzea urte bat berandutuko zela, lehenik eta behin 2018an egingo zela uste baitzen. Ondoren, Sonyk esan zuen jokoa salgai ipiniko zela 2019ko otsailak 22an. Baina azkenean, 2018ko urrian igorri zen jokoa dendetan izango zela eskuragai 2019ko apirilaren 26an.