NASA agentzia estatubatuarrak geroz eta harreman estuagoa du blokeen katearekin. Zer ekarpen egin dezake, baina, teknologia honek esplorazio estatalera?
Bitcoinari etorkizun aparta iragartzen ziotenak ez zeuden oker, nahiz eta ez zioten honi erreferentzia egiten. Kripto-txanponak edo blockchainean oinarritzen diren teknologiak bere hazkunde meteorikoa finkatzen du, eta ia modu literalean gainera, aire eta espazioko sektorean guztiz sartuz.
Duela gutxi NASAk lan-eskaintza bat argitaratu zuen LinkedIn plataforman: datuen zientzialari bat bilatzen zutela eta kripto-txanponekin eta blockchaineko arloan izandako eskarmentua hautagaia aukeratzerakoan aintzat hartuko zutela gaineratzen zuen iragarkiak.
Sare sozialean zehazten zuten moduan, kontratatua izango zen hautagaia aplikazio berritzaileak garatu beharko zituen espazioko agentzia estatubatuarraren propultsio eta erreakzioko laborategiaren zeharkako eremuetan, ondokoetan besteak beste: robotika, adimen artifizialea, misioaniztun sistemak, lainoaren konputazioa, azken belaunaldiko hegaldiko hardwarea eta laguntzaile digital adimentsuetak.
Blokeen katearen aipamenak zenbaitzun arreta piztu duen arren, aipatu behar da konpainia denbora zertxobait daramala teknologia honek bere sektorean izan dezakeen erabilgarritasuna esploratzen. Hain zuzen ere, aurreko urtarrilean proposamen bat argitaratu zuten aireko trafikoa kudeatzeko HyperLedger-en oinarrituz, blockchainerako kode irekiko plataforma bat. Proiektu honek, onartzen zuten orduan, komunikazio ziur, pribatu eta anonimo bat ahalbidetzen zuen aireontzi eta lurrean baimendua dagoen kide baten artean.
Blokeen katearen aukerak industria honetan ez dira segurtasunaren eremura murrizten. Duela ia urte bat, NASAk 300.000 euro baino gehiagorekin finantzatu zuen ikerkuntzako proiektu bat, blockchain sare bat garatzen zuena Ethereum-en oinarritua, kontratu adimentsuen azpiko teknologia bat erabiltzen duena ontziek automatikoki detekta ditzaten espazioan flotatzen diren hondakinak eta saihestu ditzaten modu autonomoan.
Bere aldetik, Agentzia Espazial Europarrak bere interesa erakutsi du blokeen katean. 2017an, txosten bat argitaratu zuen, non bere erabilpena laudatzen zuen logistikan, ordainketen sistemetan aplikatzeko abantailak eta bere maneiukortasuna denbora errealean lan egiteko orduan datu aldagarriekin. Badirudi blockchain-era joko dutela, gutxienez beren prozesu administratiboak sinplifikatzeko.
Gainera, garrantzitsua da kontuan izatea teknologia hau erabilgarria izan litzatekeela ontzi bat osatzen duten pieza bakoitzaren arrastoa jarraitzeko horniketa katean zehar. Zerbaitegatik, sektore aeroespazialean lan egiten duten konpainien % 86 blockchain teknologia sartzea pentsatu dute hurrengo bi urteetan, Accenture aholkularitzaren ikerketa baten arabera.
NASA
NASA (National Aeronautics and Space Administration ingelesez: Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionala) Estatu Batuetako espazioaren gobernu-agentzia da. NASA 1958ko uztailaren 29an sortu zen National Aeronautics and Space Act delakoaren bitartez.
1957ko urriaren 4ean, espaziorako sobietar programak munduko aurreneko satelitea (Sputnik 1) jaurti zuen. Estatu Batuetako Kongresuak mehatxutzat hartu eta Eisenhower presidenteak eta bere aholkulariek, hilabete batzuen buruan, agentzia federal berria sortzeko erabakia hartu zuten. Agentzia berri honen helburua militarra ez zen espazio gai guztiak kudeatuko zituen. DARPA izenekoa gai militarretaz arduratuko zen, handik gutxira sortutako espazio misioak NASAn integratu ziren.
1958ko uztailaren 29an Eisenhowerrek NASA sortzen zuen akta sinatu zuen. 1958ko urriaren 1ean lanean hasi zen, lau laborategi eta 8000 inguru langilerekin.