Eduardo Aginako Ingeniaritza Tekniko Industrialeko tituluduna da, Eletronikako adarrean, eta gaur egun irakasle-lanetan ari da Komunikazio eta Informatika Sistemetako Goi Mailako Gradu batean, Galdakaoko Lanbide Heziketako Andra Mari Institutuan. Bere zentroan blockchain teknologiaren erabilera eta sustapenaren aldeko apustua egiten dute, eta horri buruz jardun du elkarrizketa honetan.
Zer da Blockchain?
Blockchain datuak kudeatzeko moduari buruzko egitura bat da. Datuen kudeaketa hori, nola erabiltzen denaren arabera, alde ekonomiko bateruntz edo beste aplikazio batzuetaruntz joan daiteke. Alde ekonomikoan transakzio ekonomikoen gaia egongo litzateke, adibidez, baina guretzat, hezkuntzaren munduan, titulazioen gairako izango litzateke. Blockchainekin titulazioak, notak edota azterketak kudeatzen baditugu, oso zaila izango litzateke manipulazio bat egotea.
Berdin-berdina gertatuko litzateke bankuko transakzioekin. Ez litzateke egongo manipulaziorik eta hackerrek, adibidez, beren lana egiteko oztopo asko aurkituko lituzteke. Niretzat, sistemen demokratizazio bat da, non dagoeneko ez dago tranpetarako aukerarik.
Zein sektoretan du erabilgarritasuna blockchainak?
Blockchaina kriptomeatzaritzatik dator alde ekonomikora, dena mugitzen duena, baina hezkuntzara edo elikadurara iristen ari da ere, non produktuaren trazabilitatea ikusten den, eta sektore guztietara iritsiko da. Adibidez, inkestetan, datuen metaketarako proba bat da.
Zein berrikutza ekarriko ditu teknologia honen erabilerak?
Nik, pertsonalki, oraindik ez dakigula uste dut, hau aurrera atera dadin interes asko daudelako, baina badira ere interes asko hau aurrera atera ez dadin, izan ere bankuei lan egiteko modu bat kentzen zaie, adibidez. Lehiakide bat da.
Hiritargoak zertan ikusiko du onura blockchainarekin?
Izango ditugun gauza asko egi izango direla eta zailagoak hori aldatzen. Adibidez, manipulazioa kontratu batean, edo azterketa bat, baliozkotzen dela eta blockchainen enkriptazio kode batzuekin dagoela eta hainbat sistemek dutela. Iraganeko moduan, idazkariak aplikaziora sarbide izatearekin besterik gabe, nota bat alda edo gai edo ez gai bat aldatzeko modua zuen. Baina blockchainean, sistema enkriptatua dagoenez eta batek baino gehiagok duenez, sistema konturatuko litzateke eta aldaketa ez luke ontzat emango, eta jakingo litzateke hori aldatzen saiatu dela.
Beraz, dena ziurragoa izango da, fidagarriagoa, baita merkeagoa ere, bankuko transakzioen kasuan bezala. Bitartekari gehiago daude, aldaketa hori meatzari gehiagok daukatelako, baina datuak enkriptatuta daude.
Blockchainak alde ezezkorren bat ba al du?
Berrikuntza. Horretara egokitu beharko gara. Gizarte guztietan, zerbait berria sartzen denean, egokitzapena zaila da. Nire iritziz bankuak blockchaina madarikatzen saiatu dira, soilik beraiei denbora emateko, beraiek behetik horrekin saiatzen ari direlako. Eta arazo bat dago orain blockchainarekin, arautua ez dagoela. Orduan, beldurrak daude jendeak pentsa dezakeelako hori legez kontrakoa dela, eta ez da horrela; gertatzen dena da erregulazio falta dagoela. Arautzen dutenean egin ahal izango da, baina nik uste dut geldiezina dela.
Beste gauza askorekin bezala gertatuko da, kutxazain automatikoarekin edo WhatsApparekin bezala, adibidez, baina behar bat sortzen denean, hori erabiltzeari uzkur egiten zioten pertsonek erabiltzen dute. WhatsApp-aren kasuan, azkenean biloben argazkien gaiarekin, aitona-amonek hori erabiltzen bukatu zuten. Hemen gauza bera gertatuko da. Transakzio ekonomikoak askoz ere merkeagoak izango dira blockchain teknologiarekin.
Noraino uste duzu iritsiko dela blockchaina?
Oraingoz ez dakigu, erabaki politikoen menpe dagoelako, baina nik uste dut nahi den punturaino iritsiko dela, eta nik uste dut oso urruti izango dela.
Zein proiektu dituzue Galdakaoko Andra Mari Institutuan, blockchainekin harremana dutenak?
Hasteko, Urrats Bat programaren baitan, Lanbide Heziketaren barne, ekintzailetza sustatu gure ikasleen artean. Nire ikasleetako bat, adibidez, altan eman da kriptomeatzaritzako gaian. Institutuan baliozkotzen duten bi makina ezarri ditugu eta zer kontsumitzen edo ekoizten duten probak, besteak beste, egin ditugu. Honetaz gain, jada harremana dugu blockchainean jarduten diren bi enpresekin eta proiektu bat aurkeztu dugu Tknikan. Gure datozen ikasleen tituluak baliozkotzeko izango litzateke. Hemendik baliozkotuko genituzke eta automatikoki beraien curriculumetan agertuko litzateke titulu horiek dauzkatela.
Eta hurrengo ikasturterako, tutore izatea espero dut eta blockchain teknologia erabiltzea ere kalitateko asebetetze inkestetarako, ordezkarien hauteskundeetarako…
Nahi duguna ikasi eta sustatzea da, ez dakigulako eta kontatzen digutena beti bi bertsio dira, eta nahi duguna horiekin praktikatzea da.
Andra Mari Institutua
Galdakaoko Andra Mari Institutuaren konpromezuetako bat egunero jaikitzea da bere ikaslegoa hezi ahal izateko eta hauek eskolatik gaur egungo gizarteak eskatzen dituen gaitasunak bereganatuta bidaltzea ikastetxetik. Gainera, lan bilaketan eta laneratzean laguntzen diete: enpresetan praktikak, ikastetxeko lan poltsa, ekintzailetasun programa, formazio duala (enpresa-eskola) eta zeharkako gaitasunen indartzea (egiten jakin, egoten jakin, izaten jakin).
AndraMari LH ikastetxea Galdakaon (Bizkaia) kokatua dago. Hezkuntza sare publikoaren barnean dago eta IKASLAN BIZKAIA-ren bazkide da, Bizkaian Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxeen elkarte handiena.
Kalitatezko hezkuntza eskaini nahi dute, balioetan hezi dezana eta egokia den heziketa tekniko eta intelektuala gehitu dezana bere ikaslegoa gizartean integratu ahal izateko, aldi berean beraien ahalmenak garatuz.
AndraMari LH ikastetxean, Lanbide Heziketako ikasketak eskaintzen dira, Hasierako Formazioa deiturikoak:
Erdi eta Goi mailako Heziketa Zikloak, helburutzat lan munduan sartzea duten ikasleei zuzenduak. Gainera, Profesionaltasun Ziurtagiriak eskain-tzen dira, Laneratzeko Formazioaren barruan, pertsonen laneratzea helburua delarik. Zereginen ikaskuntza gela ere badaukate, hezkuntza behar bereziak dituztenei zuzendua.
Ezaugarriak
AndraMari LHren xedea da populazioaren Lanbide Heziketako beharrizanak asetzea bere eragin eremuan, ikaskuntza berritzailea eta kalitatezkoa eskainiz, giza baloreetan oinarrituz, gaitasun tekniko eta gaitasun sozialak bermatuz ikasleei, horrela unibertsitaterako sarrera eta laneratzea errazteko.
Eta modu horretan, inguruko garapen sozio-ekonomikoan laguntzeko.
Halaber, bere ikuspegia da ospea duen ikaste-txe bat izatea, bere ikasketa eskaintza eta kalitatea berritzaileari esker, balio gehitua duten zerbitzuak eta ikaskuntza eta kudeaketa sistemen erabilerari esker, ikasleen gaitasun akademiko, pertsonal eta gizatiarrak hobetzen lagunduz.
Eusko Jaurlaritzak sustatuta, programa honek normalizazio linguistikoa bultzatu nahi du. Galdakaoko Andra Mari LHn, 1995an hasi ziren lan honekin, eta ordutik ikastetxeko arlo ezberdinetan euskararen erabilera sustatzen dute. Bere hizkuntzarekiko interesa eta jarrera indartzen saiatzen dira bere ikasle zein irakasleengan.
Ohiko ikaskuntza saioez at, hizkuntzaren erabilera modu dinamiko eta era naturalean erabiliarazten duten ekintzak lantzen dituzte. Gainera, euskararen erabilera handitzea da bere helburua, bai dokumentazio bai ikastetxeko komunikazioetan.