blockchainWorld

Blockchaina geratzeko iritsi da

Susperraldian dauden etorkizun oparoko joeretako bat da Blockchaina. Teknologia honek negozio eredu batzuk mehatxatzen ditu eta beste batzuen jaiotzara ateak irekitzen ditu, baina bere indarra askoz harago doa. Badago defendatzen duena Blockchainak guztiz Interneten iraultza egin lezakeena.

Blockchain (literalki, kateen blokea) bitcoinaren azpian dagoen teknologia da, modan dagoen kriptotxanpona. Bitcoina, berez, interesgarria da, baina ez du suposatzen pizgarri handi bat gizarterako edo munduko ekonomiarako. Ez horrela blockchaina. Honek trantsakzio finantzieroak egitea ahalbidetzen du bi parte-hartzaileen artean modu ziur, fidagarri eta itzulezinean, bitartekari bat erabiltzeko beharrik gabe aldeen arteko konfiantzako harreman bat sortzeko. Bitartekarien ezabapen honek dakar, lehenik eta behin, kostuen aurrezpen argi bat.
 
Finantza-sektorea aurrekaria izan zen ‘kateen blokean’ oinarritutako irtenbideen garapenean. Gainera, blockchainaren bitartez, trantsakzioetako datuak faltsifikatzea ezinezkoa da behin erregistratuak daudela. Ezin dira ezabatu ere, eta gainera datu-baseak operazio guztien historiko bat dauka. “Trantsakzioak publikoak dira, baina anonimoak; ezin dira inori batu”, zehazten dute sektoreko iturriek. Bestalde, blockchain bat publiko edo pribatua izan daiteke. Bigarren kasuan, gardentasun maila mantentzen da. Desberdintasuna da sare horretara bakarrik baimena duten pertsonek jo dezaketela.

Erabilgarritasuna

 
Teknologia hau erabiltzen hasi zen lehen sektorea finantzieroa izan zen. Baina bitartekari nagusiak bankuak badira, non dago negozio-aukera hauentzat? Blockchainak edozein trantsakzio finantziero mota erregistratzea ahalbidetzen du, ez bakarrik diruzkoak. Hemen jokoan sartzen dira ‘smart contract’ak edo kontratu adimendunak, entitateentzako negozio-aukera berri amaigabe bat irekitzen dutenak. “Blockchaina informazio-iturri bezala erabiltzean, kontratu adimendun hauek baliotsuak izan daitezke aktiboak zaintzeko eta neutraltasuna bermatzen dute”, adierazten du Luis Pastorrek, Grant Thorntoneko Teknologia eta Berrikuntzako Aholkularitzatik. Baita erregistra daitezke ere bonuak, akzioak, ondasunen transferentziak eta edozein eskubide edo behar mota ere. Baita titulazio guztizko edo partzialak ere. Oraindik teknologia heldugabe bat da, identifikatu beharreko kasuekin eta konpondu beharreko desafioekin.
 
Santanderrek uste du blockchain teknolgien erabilpenak sektorearentzat 20.000 milioi dolarreko aurrezpena suposa dezakeela 2022rako. Eta BNP Paribas harago doa eta ausartzen da konparatzea asmakizun hau baporezko makinarekin edo konbustioko motorearekin.
 
Gaur egun, blockchainaren garapena bi erabilpen nagusitara bideratzen da: eraginkortasuna negozioen prozesuetan, bere ezaugarrien aplikazioari esker -aldaezintasuna, trazabilitatea, segurtasuna, sendotasuna, adostasun banatua eta gardentasuna-; eta negozio-eredu berrien definizioa, kontsumitzaileen eta gizartearen beharrak konpontzen dituztenak, ekonomia kolaboratiboan eta peer to peer ereduetan oinarritutako plataformak sustatuz.
 
Modu berezian, sektore industrialak aurkitu du sistema honek posible egiten duela produktu baten trazabilitate guztia, fabrikatzen den unetik kontsumitzaileak erosten duenera arte.
 
Gainera, sektore energetikoa da eremu honentan ekintza gehien ematen ari den beste sektore bat. Hemen nabarmentzen dira trading energetikoa bezalako ekimenak, non dagoeneko planteatzen den maila europarreko patzuergo baten sorkuntza. Baina lana egiten ari da ere negozio eredu berrietan auto elektrikoaren inguruan.
 
Blockchainarentzat aplikazioak aurkitu dituen beste industria bat arrantza da, zehazki Islandiako atunen arrantza. Eta farmazeutikoa ere. Eta armamentismoa ere. Eta teknologikoa, hauteskundeetako bozen kontaketarako. Eta aseguratzailea, azkenean bide eraginkor bat aurkitzen duena mikroseguruetarako.

Etorkizuna

Epe luze gehiagora, blockchaina Interneteko gure pribatutasuneko zentzua birdefinitzera hel daiteke. Nodalblock startup-ak identitate digital ziurrak sortzea ahalbidetzen du edozein ingurune digitalerako, Ethereum sarean oinarritutako teknologiaren bitartez. Epe luzera, blockchainak indentitate digital bakar bat sortzera lagun lezake gizabanako bakoitzarentzat.
 
Teknologia hau giltza izango da ere 4.0 Industriaren hedapenerako. “Makinek euren artean negozioak egin ahal izango dituzte, ordainketak egin edo horniketak eskatu inoren languntzarik gabe”, iragartzen du Oscar Lagek, Tecnalia zentro teknologikoko Ziberseguritateko arduradun eta ‘Blockchain: La revolución industrial de Internet’ liburuaren egilekideak. Beste hitzetan, fabrikak autonomoak izan ahalko dira.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.