Blockchainez ari garenean, segituan kriptotxanponen teknologia inplizituarekin lotzen dugu, baina Bitcoin-arekin batez ere. Hala eta guztiz ere, teknologia horrek beste aplikazio asko ditu finantzetan eta beste sektore batzuetan.
Duela 20 urtetik hona, informazioaren Interneten bizi izan gara, hots, mundu osoko informazioaren zirkulazio librean. Aditu askok diote sareko hurrengo iraultza blokeen kateak sortuko duela, balioaren Internetek alegia, balioa (tituluak, artxiboak, patenteak...) partekatzea ahalbidetzen duena modu digitalean, deszentralizatuan (aginte zentral baten beharrik gabe) eta guztiz fidagarrian.
Blockchain: Konfiantza digitala
Blokeen katea edo Blockchain nagusiki erregistro bat da, datu digitaleko liburu handi bat, partekatua dena parte ezberdin askoren artean. Bere funtsa da behin informazioa sartu dela, inoiz ezin daitekeela ezabatua edo aldatua izan, erregistratua geratuz iraunkorki.
Blockchain banatutako datu base bat bezala jo genezake (beraien artean harremana daukaten datu base asko), ahalbidetzen duena trantsakzioak egitea bi alde edo gehiagoren artean modu baieztagarrian, gardenean eta iraunkorrean.
Blokeen kateak erabateko adostasun bat sortzen du bere erabiltzaileen artean; bere partaideek horren kopia bat dute. Horregatik, Blockchainek konfiantza errazten du edozen merkatal harreman motatan.
Blockchainen ezaugarri nagusiak
Blockchain teknologiak honako abantailak ditu, oinarrizkoak edozein trantsakzio ekonomikotan:
- Ziurtasuna: Ezin daiteke ezer aldatu edo ezabatu, bakarrik gehitu. Horrek esan nahi du behin trantsakzioa egina dagoenean ezin daitekeela sistema manipulatu lizunki.
- Gardentasuna: Erregisto edo “liburu handiago” bat da, non metatzen dihoazen egindako trantsakzio ezberdinak; horretara bakarrik jo daiteke kontsultatzeko, trantsakzio horiek aldatu ahal gabe. Bermatzen da, beraz, informazioaren egiaztasuna.
- Konfiantza: Deszentralizazioak eta nodo zentral bat ez izateak, non informazio guztia bildu daitekeen, ondorio bezala du parte hartzen duten aldeek guztizko konfiantza izatea teknologia honetan.
- Kostu eta denboraren aurrezpena: Modu esanguratsuan murrizten ditu trantsakzioetan erregistro eta datuen kontrolen lanak. Blokeen kateak ekiditen du erregistroaren bikoiztasuna; erregistro bakarra, parte-hartzaileen kopuruaz independente (Blockchainik gabe, hiru parte-hartzaile badaude, suposatzen du parte bakoitzak trantsakzioaren erregistroa egin behar duela).
- Trantsakzioak denbora errealean: Bere berehalakotasunak (aintzat hartuz ez dagoela itxaronaldirik…) gutxitzen du beste trantsakzio mota batzuetan gertatzen den arriskua, non ordainketa-konpromisoak zenbait egun behar dituen gauzatzeko (saiheztuz ez ordaintze arriskuak, hartzekodunen lehiaketak, iruzurrak… ordainketa prozesuan zehar).
Bestalde, bere eragozpenak sortzen dira blokeen kateak eskalabilitatearekin dituen arazoetatik. Sistema baten eskalabilitatea tamainan hazteko gaitasuna da, lanaren igoera hazkorra kudeatuz. Blockchainen eskalabilitatea denbora jakin baten prozesa daitezkeen trantsakzioen bitartez neurtzen da.
Eskalabilitateko arazoek moteltasuna sor dezakete beste sistema zentralizatuekiko (ordainketa-sistema gehienak). Sortzen den bloke bakoitzak trantsakzio muga jakin bat du; denbora-tarte batean trantsakzio asko sartzen badira, itxaronaldiak igotzen dira.
Teknologia honek duen beste arazo bat erregulazioa da: ezezaguna da zein erregulazio mota jezarriko duten Banku Zentralek (Europa eta Estatu Batuak) etorkizunean finantzetan aplikatutako teknologia honekiko.
eWorld aldizkariko albistea da