Berriak

Blockchain Afrikan

Tanzaniako presidente John Pombe Magufuli, Afrika Ekialdeako gobernu-instituzio guztietan dagoen ustelkeriaren kontra borroka egin nahi duen munduko liderretako bat da. Ustekabeko bisita bat egin zuen Finantzen Ministeriora presidentza hartu zuen egunean, publikoaren konfiantza lortuz ustelkeriaren aurkako gudan.
Tanzaniako gobernua baikor da eta blockchainak ustelkeriarekin bukatu duela uste du, sektore publiko guztietako langile mamuen arazoa konponduz. Izan ere, langile mamuek 195,4 $ lortzen dituzte soldata gisa. Tanzania, hala ere, ez dago bakarrik borroka honetan.
Uganda, Hegoafrika, Etiopia, Nigeria, Ghana eta Afrikako beste nazio batzuek blockchain teknologiarengana jo dute finantza-delituekin bukatzeko.
2018ko maiatzean, Ugandako presidente Yoweri Kaguta Musevenik DLT erabiltzen hastea erabaki zuen herrialdeko eta baita Afrika ekialdeko komunitatearen ekonomia bultzatu nahian.
“Blockchaineko kide hauek euren artean konfiantza dute eta SACCO unibertsalak bezalakoak dira. Kideek kontabilitateko liburuetara sarbidea dute, kontziente baitira nola enpresariak kaltetuak direnaz merkatal sekretuengatik", esan zuen Yowerik.
 
Hartze masiboa
Ekainean, Keniako gobernuak adierazi zuen blockchain teknologia erabiltzea planeatzen ari zela 500.000 etxebizitzen eraikuntza gainbegiratzeko, 2020 urterako, beharra duten hiritarrentzat.
Hegoafrikako Erreserba Bankua blokeen kate bat probatzen ari da, Ethereum-en (ETH) oinarritua, bankutik bankura transakzioak egiteko.
2018ko ekainean, Nigeriako aduanen zerbitzua banatutako liburu nagusiko (DLT) teknologia erabiltzen hasi zen, baikorra pentsatuz diru-sartzeak % 50ean igoko dituela, ustelkeria murriztu ondoren.
Madagaskarren, DLT eta Gauzen Interneteko plataforma publiko batek, Ambrosius izenekoa, zaporeko produktuen firma frantses batekin elkartua, Premium Goods izenekoa, banilla-bourbonerako bermeak eskaintzen ditu.
Bestetik, Ghanan, Bitland, DLTko enpresa lokal bat, erregistratu gabe dituzten ondasun tituluak dituzten lurren jabeei laguntzen ari da beren arrastoak jarrai dakizkiekeen erregistroak sortzen. 2018ko uztailean Ghanako gobernua IBM-rekin elkartu zen DLTko gaitasunak sortzeko, lurren administrazioan erabilia izan zedin. Ulermeneko memoranduma ondoren erredaktatu zen akordioa legalizatzeko, Coinidolen txostenaren arabera. Ekialde Ertaineko eta Afrikako IBMko Zuzendari Orokor den Takreem El-Tohamy honakoa esan zuen: "Ghanako merkatal bazkideen talde batekin ari gara hau egiten, ezaguera eta teknologiaren transferentzia ziurtatuz"
 
Orain edo inoiz ez
2018ko maiatzean, IOHK-ek DLT ikerkuntzako enpresa batek, Hong Kongen egoitzarekin, Etiopiaren gobernuarekin lankidetza egin zuen, kafe horniketa katea gainbegiratzeko, nekazariek onura asko lor zezaten.
Dalton Kisanga-k, Dar es Salaameko Teknologia Institutuko informatika irakasleak, hau esan zuen: "Blockchainak aldaezina den informazio arrasto bat sortzen du, transakzio bakoitzean trazabilitate oso bat ahalbidetzen duena".
Gainera, martxoan, Starbucks-ek proiektu pilotu handi bat hasi zuen, Kolonbia, Ruanda eta Costa Ricako nekazariei ahalbidetzen diena beren kafe aleen jarraipen eraginkor bat egitea.
Hala eta guztiz ere, Jason Eisen, Utu-ren fundatzaile eta CEO da, DLTko startup bat, oinarria duena Kenian (Nairobi). Honakoa aipatu zuen Eisenek: "Benetan hunkigarria dena da Afrikan teknologiako pila bat eraikitzen ari direla, azpiegitura eta aplikazio deszentralizatuak, kontinentearen behar berezietara egokitzen direnak ".

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.