Berriak

'Gris', Bideo-Jokoen Sari Nazionaletan irabazle

Egin berri den Gamelab 2019an emozio asko bizi izan ziren. Ekitaldian, protagonista nabarmen bat izan zen: 'Gris' (Nomada Studio). Bideo-joko horrek begirada guztiak bereganatu zituen Bideo-Jokoaren Industriako Sari Nazionaletan.
 
Gamelab 2019ko ekainaren 26tik 28ra egin zen eta, bertan, hainbat ekintza bildu ziren, hala nola FIFAko diseinatzaile Katie Scotten hitzaldia. Bukaeran, sari-banaketa egin zen. Esan bezala, Nomada Studiotik datorren 'Gris' bideo-jokoa izan zen irabazle nagusia. Izan ere, 8 sari eskuratu zituen (urteko jokorik onena, PCko jokorik onena, audiorik onena, arte-zuzendaritzarik onena, debutik onena, kontsolako jokorik onena, prentsaren saria eta Kataluniako jokorik onena). 'Gris' bideo-jokoaren sortzaileek ezin zuten beren zoriona ezkutatu Gamelabeko zuzendari Iván Fernandez Lobok beren izena aipatzen zuenean.
 
Gazteek ez zekiten zer esan mikrofonoen aurrean ipintzen zirenean eszenantokian desfilatu behar zuten bakoitzean -Oscarreko diskurtso aldarrikatzaileetatik urrun-, eta bakar-bakarrik gai ziren erakusteko beren esker-ona epaimahaiari eta bertaratutako guztiei. Era berean, ez zuten ahaztu beste parte-hartzaileak animatzea beren lanarekin jarraitzera, Espainiako bideo-jokoaren sektorea sustatzeko.
 
Sarituak
'Gris' bideo-jokoak iazko urte amaieran atera zuen nazioarteko mailan Devolver Digital editoreak. Orduan, kritikaren arreta bereganatu zuen eta publikoak goretsi zuen bere itxura grafiko zainduari esker, Conrad Roset artistaren obra, eta mekanika ulergarri bati esker, hausnarketa intimistan fokua ipintzen duena. Hain zuzen ere, sari hauek nazioarte mailan orain arte lortu dituen beste sari askotara gehitzen dira, hala nola Game Developers Choice Award arte bisual onenari edo arteko zuzendaritza onena National Academyren eskutik, besteak beste.
 
Bere aldetik, Fictiorama Studiosetik datorren 'Do Not Feed The Monkeys'ek bi sari jaso zituen: joko-diseinu onena eta ideia original onena. 'Very Little Nightmares', Alike Studiokoa, smartphone-eko joko onenaren garaile izan zen, eta Digipen Bilbaoko 'Moodieval Times', berriz, ikasleek sortutako joko unibertsitario amateur onena izan zen. Gainera, 'Intruders: Hide and Seek'-ek, Tessera Studios-ekoa, publikoaren saria lortu zuen, erabiltzaileek sare sozialen bitartez ematen dutena.
 
'Gris'
Gris bere munduan galduta dagoen neska gazte bat da, esperientzia mingarri bat bizi izan duena. Erabiltzailea bere bidaian zeharreko laguntzailea izango da minaren bitartez, bere jantzian irudikatua dena, mundu honetan non errealitatea deuseztatzen den. Bere sortzaileen arabera, “esperientzia lasai eta oroitarazle bat da, arriskuez, frustrazioaz eta heriotzaz urrun".
 
Hau da 'Gris'en atzean dagoen premisa. Esan bezala, bideo-joko hau Nomada Studiotik dator, egoitza Bartzelonan duena. Bere diseinuak akuarelak gogoratzen ditu eta urteko apustu erakargarrienetariko bat biurtu da.
 
'Gris' ikustean burura datorren lehen gauza ez da bideo-joko bat, baizik eta pelikula animatu bat, modu perkektuan zaindua, bideo-jokoaren munduan oso gutxitan ikusi den zerbait. Ildo honetan, aipagarria da Nomada Studiok gehienbat artistak dituela, ez diranak programatzaile tradizionalak bakarrik.
 
'Gris'en arte-diseinuaren atzean Conrad Roset dago, Nomada Studioko artista eta zuzendari sortzailea, nork modu perfektuan irudikatzen jakin zuen tonalitate bakar horiek historia kaotiko eta konplexu batekin, baina jokalaria harrapatzen dakiena estetika bakar eta zertxobait lasaigarri horri esker. Musika 'Berlinist Band' banda katalanaren eskutik dator eta horri esker, 'Gris' arte-obra bat da mugimenduan, non musikak irudien hunkiberatasuna igortzen duen.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.